Musika Industriaren Elkartea

  • MIE-tik “Zuzeneko Musika-Jarduerako Langileentzako Lehen Laguntzak”  ikastaroa antolatu dugu datorren maiatzaren 10ean.

    Ikastaroaren iraupena, doakoa MIE-ko bazkideentzat, 8 ordukoa da eta leku mugatuak daude. Interesa baduzu, posta elektronikoa bidali idazkaritza@mieelkartea.eus helbidera hurrengo datuak betez: enpresaren izena, ikastarora joango den pertsona kopurua eta kurtsoa antolatzeko nahiagu duzun lurrande historikoa.

    Apirilaren 27 arte duzu izena emateko! Eta bazkidea ez bazara, jarri gurekin kontaktuan eta nola parte hartu azalduko dizugu.

    Formakuntzaren edukia:

    EDUKI ANTOLATZAILEAK:
    – PAS-a Protokoloa.
    – Lehen laguntzen alderdi etikoak
    – Larrialdi sistemari ohartaraztea

    OSASUN-EDUKIAK:
    Sarrera.
    – Kontzeptu Orokorrak.
    – Lehen Laguntza-Botika.

    OVACE-a
    – Gorputz arraroagatiko arnasbidearen oztopatzea.

    LARRIALDI MEDIKOAK:
    – Arazo Kardiobaskularrak: infartua, IKTUSA
    – Estutasun-erasoak
    – Konbultsioak
    – Sinkopeak
    – Intoxikazioak eta pozoidurak
    – Bero-kolpeak

    LARRIALDI TRAUMATOLOGIKOAK:
    – Zauriak eta Odoljarioak.
    – Zaintiratuak, luxazioak eta hausturak.
    – Erredurak

    PRAKTIKAK:
    – Manikiarekiko RCP-etako praktikak.
    – DESA Praktika
    – Segurtasuneko Alboko Posizioa

    Animatu zaitez!

     

     

     

     


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak